Donostia
Martxan da XVI. Feministaldia

Atzo hasi zen XVI. Feministaldia, Donostiako Tabakaleran, Sismika lelopean. Azaroaren 20ra arte egingo dute, eta «gorputzak, lurraldeak eta ezarritako ordena astinduko» dituzte. Jaialdiak «kultura feministarik gaurkotuenari lotutako ahots, sorkuntza eta diskurtsoen topagune» izatea du helburu; aurtengo programazioak «emakumeen bizitzek eta gorputzek jasaten dituzten dardara bortitzetan» jarriko du arreta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu