Martutenerako martxa antolatu du Kalera Kalera-k

2018ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Kalera Kalera euskal presoen eskubideen aldeko dinamikak martxa bat antolatu du biharko, Bada garaia, presoak kalera lelopean. Mobilizazioa 10:30ean abiatuko da Hernaniko Zinkoeneatik (Gipuzkoa), eta 11:00etan Donostiatik, Egiako epaitegitik. 12:00etan iritsiko dira zutabeak Martuteneko espetxe aurrera, eta, han, ekitaldi bat egingo dute. Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak hartuko du hitza. Bestalde, urteko azken Ministroen Kontseilua egin zuen atzo Espainiako Gobernuak, eta, ondoren, azalpenak eman zituen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Euskal presoei ezarritako espetxe politikaz galdetuta, ohartarazi zuen ez duela aldaketarik egingo, eta «espetxe legeria argia» dela; beraz, «banakako» pausoak ematen jarraituko du Madrilek. Espetxeetako Instituzioek azarotik sei euskal preso gerturatu dituzte Euskal Herrira, eta, gaurkoekin, bederatzi hurbilketa iragarri. Espainiako Gobernuko Barne Ministerioaren pean dagoen erakundea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.