Martuteneko zuzendariak dimisioa eman du
DONOSTIA. Marian Moreno Martuteneko kartzelako zuzendariak bere kargua utzi du. Duela bederatzi hilabete ere Beatriz Artolazabal orduko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari adierazi zion kargua uzteko asmoa, baina hark eskatu zion postuan jarraitzeko. Artolazabalek postua utzi ondoren utzi du orain Morenok ere kargua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu