Martuteneko kartzela 2026an eraitsi asmo dute

Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Donostiako Udalak elkarlanean jardungo dute kartzelaren lursailean 400 etxe babestu inguru eraikitzeko.

Martuteneko kartzela, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Martuteneko kartzela, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2025eko otsailaren 21a
15:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Donostiako Udalak adostu dute 2026an eraitsiko dutela Donostiako Martuteneko kartzela. Elkarlanean jardungo dute kartzelaren esparruan 400 etxe babestu eraikitzeko ere. Horietako asko alokairu babestukoak izango dira, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako Sailaren arabera.

Ordurako Zubietako espetxea eraikita egongo dela epsero dute, eta hara bidaliko dituzte Martuteneko presoak. Hiru urte daramatzate espetxe berria eraikitzen. Gaur egun, Martutenen 250 preso inguru daude, eta Zubietakoan 500entzako lekua egongo da.

Txomiñenea auzoan dago egungo espetxea, eta auzo horretako hirigintza planaren bigarren fasean hasiko dira kartzela botatzen. Horretarako, Donostiako Udala lurzoruaren %65 doan ematekoa da Eusko Jaurlaritzari. Espainiako Etxebizitza Ministerioak ere parte hartuko du prozesuan.

Gipuzkoako kartzela bakarra da Martutenekoa. 1948an eraiki zuten, Donostiako Ondarretako espetxea eraitsi ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.