Auzitegiak

Martin Villak helegitea aurkeztu du Servini epaile argentinarraren autoaren kontra

Atzo aurkeztu zuten helegitea Espainiako Barne ministro ohiaren abokatuek. Haren bidez, argudiatu dute Maria Servini epaileak «bere egin duela» kereila bultzatu dutenen bertsioa. Salatu dute prozesu juridikoan «partziala eta bidegabea» izan dela.

78 Sanferminak Gogoan elkarteak iaz Rodolfo Martin Villaren kontra Nafarroako epaitegi aurrean eginiko elkarretaratzea. IDOIA ZABALETA, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko urriaren 22a
18:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Maria Servini epaile argentinarrak asteburuan kaleratutako autoak dagoeneko jaso du lehenbiziko kolpea.1976 eta 1978 bitarteko zenbait hilketa egotzi dizkiete Espainiako Barne ministro ohiari. Gainera, besteak beste, autoan frogatutzat eman dute trantsizioa «egitura frankistaren kontrolpean» egin zela, eta «Espainiako Estatuak biztanleria zibilaren aurkako plan kriminal bat» antolatu zuela. Autoan jasoa den edukiaren kontra egiteko asmotan, helegitea aurkeztu zuen atzo Rodolfo Martin Villak.

47 orrialdeko dokumentua aurkeztu dute epaileen aurrean. Horietan, abokatuek sutsuki adierazi dute Maria Servinik eginiko autoa ez dela zuzena. Besteak beste, salatu dute bide judizialean ez dela egon inpartzialtasuniketa «bidegabea» izan dela, baita «funtsik gabea» ere. Diotenez, ez da froga nahikorik ministro ohiaren kontra hala aritzeko. «Ministro karguan zegoelako baizik ez diote egotzi erantzukizuna», diote helegitean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.