Pilar Garrido, Juantxo Lopez de Uralde eta Roberto Uriarte Unidas Podemos alderdiko Espainiako Kongresuko diputatuek Rodolfo Martin Villa ministro ohiaren aurkako salaketa aurkeztu zuten atzo, Gasteizko epaitegietan. Martin Villak 1976an Gasteizen izandako gertakarietan izan zitzakeen erantzukizun penal «posibleak» argitze aldera jarri dute salaketa. Astelehen honetan, Nueva Economia Forumeko gosari batean, Madrilen, Martin Villak tonu ironikoan esan zuen «litekeena» dela 1976ko martxoaren 3an Gasteizen eta 1978ko uztailaren 8an Iruñean gertatutako hilketen «erantzule politiko eta penala» izatea.
Hitz horiek entzun ondoren, Unidas Podemoseko diputatuek salaketa aurkeztu zuten, gertatutakoa eta ministro izandakoaren erantzukizuna argitu ahal izateko. Aurretik ere, auzibidea ireki zioten Martin Villari gizateriaren aurkako krimenengatik, Argentinan. Gaur-gaurkoz, baina, etenda dago hura epaitzeko prozesua.
Salaketaren gakoak
Unidas Podemoseko diputatuek gogorarazi zuten hilketa hori ikertzeko irekitako aurretiazko eginbideak artxibatu egin zirela, inolako ikerketa polizial edo judizial eraginkorrik gabe. Horregatik, alderdiak aurkeztu zuen salaketaren arabera, bai gertaera horiek, bai 1978ko Iruñeko sanferminetan gertatutakoak «ez ziren inolaz ere gertakari bakanak izan, ezta isolatuak ere, eta testuinguru orokor batean kokatzen dira». Estatu osoan dozenaka kasu dokumentatu dira 1976 eta 1980 bitartetan, inolako zigor judizialik gabe, hiru diputatuek salatu zutenez.
Salaketan argudiatzen da oraindik ere gordeta daudelaMartxoaren 3an bost langile hil zituzten sarraskian parte hartu zuten agenteen arteko elkarrizketen grabazioak. Elkarrizketa horietan, San Frantzisko eliza hustean izandako esku hartzea deskribatzen da. Eliza horretan greban zeuden langileak batzarra egiten ari ziren, eta, grabazioak entzunda, «argi eta garbi ondorioztatzen da» han bildutakoen aurkako erasoa planifikatu egin zela. Diputatuentzat, egitate horiek gizateriaren aurkako delitu gisa har daitezke, «bizitzaren pareko oinarrizko ondasunei eragiten dietelako». Azkenik, azpimarratu zuten amaitu beharra dela iraganean «krimenak» egin dituzten Espainiako segurtasun indarren eta hainbat agintariren zigorgabetasuna. Esan zuten biktimek «sistematikoki ukatu» zaizkien justizia, erreparazioa eta aitortza ere behar dituztela.
Martin Villa salatu dute, Martxoaren 3an zer esku hartze izan zuen ikertzeko
Astelehenean, ironiaz, Villak esan zuen «litekeena» dela «M-3ko sarraskien erantzukizun penal eta politikoa» izatea. Unidas Podemosek salatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu