Irudia. Donostia

MARTIN GARITANO LANERA BUELTATU DA

2014ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Estresak eragindako sinkopea gaindituta, lanera itzuli da Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Apirilaren 26an bat-batean konortea galduta erori zenetik atseden hartzen egon ondoren, atzo agertu zen berriz jendaurrera: Zorroaga Fundazioaren 300. urteurreneko ospakizunean egon zen, Iñigo Urkullu lehendakariaren ondoan (argazkian). Ahaldun nagusiak berak azaldu zuenez, agenda mantentzen duen arren «ahalegina neurtu» beharko du, medikuen esanak jarraituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.