politika

Markel Olanok ezker abertzalea legeztatzeko eskatu du, "bake prozesua indartzeko"

Gipuzkoako ahaldun nagusiaren ustez, legeztatzea da "eman beharko litzatekeen hurrengo pausoa".

2011ko urtarrilaren 21a
17:25
Entzun
Markel Olano (EAJ) Gipuzkoako ahaldun nagusiak uste du "urrats positiboak" egin behar direla ETAk urtarrilaren 10ean su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria eman ondoren, eta lehentasun gisa jarri du ezker abertzalearen alderdi politiko berriaren legeztatzea, "bake prozesua indartzeko". Legeztatzea da "eman beharko litzatekeen hurrengo pausoa".



"ETAk urratsa egin du, ezker abertzaleak bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko apustua egin duen testuinguruan nahikoa ez den arren", esan du Olanok gaur, Radio Euskadin.

Ezker abertzalearen legeztatzeak "euskal politikagintzaren status quo-a aldatu" egingo luke, haren arabera, "hura hurrengo hauteskundeetan aurkeztuko litzatekeelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.