Marixol Iparragirreren aurkako epaiketa hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean

2022ko irailaren 20a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalean Marixol Iparragirre euskal presoa epaitzen hasi dira berriz ere. 1985ean Gasteizen atentatu bat egiten saiatu izana egozten diote, baina Iparragirrek ukatu egin du hartan parte hartu izana. Fiskaltzak 488 urteko kartzela zigorra eskatzen du. Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen Iparragirre auzi berarengatik, baina Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi zuen epaia, froga bat «argudio ez-arrazionalak» erabilita baztertu zela iritzita, eta epaiketa errepikatzeko agindu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.