Euskal presoak

Marixol Iparragirre absolbitu egin dute Oviedoko komisariaren aurkako atentatuagatik

Espainiako Auzitegi Nazionalak esan du ez dagoela nahikoa frogarik 1997ko atentatuarekin lotzeko. Kausa horregatik zigorra bete zuen Frantzian.

jarraia192935.jpg
Erredakzioa
2021eko urtarrilaren 29a
18:06
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du nahikoa frogarik ikusi Marixol Iparragirre 1997ko Oviedoko atentatuarekin zuzenean lotzeko. Hortaz, kausa horretan absolbitu egin dute. Fiskaltzak 71 urte eskatzen zizkion, atentatu hori aginduta bost delituren erantzule gisa: bat, «hondamendi terrorista» sortzeagatik; hiru, «hilketa saiakeragatik»; eta beste bat, «lesio terroristak» eragiteagatik. Baina kausa horregatik Frantzian zigorra bete duela ebatzi du epaitegiak.

2019an Espainiaratu zuten Iparragirre, eta Espainiako Auzitegi Nazionalean zabalik dituen hamabi epaiketetako bat zen hau. Frantziako kartzeletan hogei urteko zigorra bete du euskal presoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.