Elma Saizek Iruñeko Udala utzi du Espainiako Gobernuan Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio ministro izateko. Udalean, berriz, Marina Curiel hautetsi eta zerrendako hirugarrenak hartu du PSNko udal taldearen ardura eta eledun kargua.
Curiel Palentziakoa da sortzez (Espainia), eta 39 urte ditu. Marketin eta Komunikazio Digitaleko teknikaria da, eta Kazetaritza ikasketak amaitzen ari da. Nafarroako Gobernuan Europako Next Generation funtsen komunikazioan aritutakoa da.
«Emozioz eta arduraz» hartu du izendapena, PSNk prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. Iruñeko Udalean ez dute aldatuko jarrera. «PSNk ez dio amore emango Cristina Ibarrolaren xantaiari. Ezin du aurrekontuekin nahieran jokatu. Manipulatzen eta gezurra esaten ari da». Iruñeko alkatearen gobernatzeko modua «iluna, aldebakarrekoa eta arbitrarioa» dela uste du.
Ikusi gehiago
Berez, Elma Saizek utzitako hutsunea Tomas Rodriguez Garrazak beteko du.
Xabier Sagardoi izango da PSNko eledun Iruñerriko Mankomunitatean.