Euskal presoak

Mariaje Arriaga ordiziarra aske gelditu da Port Bouko mugan

Hamaika urte herritik kanpo eman eta gero, gaur arratsaldean iritsiko da Mariaje Arriaga Arruabarrena euskal preso ohia Ordiziara (Gipuzkoa). Frantzian atxilotu zutenetik Marsellako espetxean egon da preso Arriaga, eta gaur goizeko 10:00etan utzi du aske Frantziako Poliziak Port Bouko (Katalunia) mugan. Mariaje Arriagak gose grebari ekin zion azaroaren 29an Espainiara entregatua ez izateko protesta moduan, baina Espainiako Poliziak ez du atxilotu mugara iritsi denean. Han, Ordiziatik hurbildutako senide eta lagunekin elkartzeko aukera izan du.

2003ko abenduaren 23a
14:30
Entzun 00:00:0000:00:00
'Gara.net'-ek jasotzen duenez, Arriaga goizaldeko 6:00ak aldera atera dute Marsellako espetxetik eta Frantziako Poliziaren lau kiderekin batera autoz eraman dute mugaraino. Eskuburdinekin egin du hiru ordu eta erdiko bidaia.

Mariaje Arriaga azaroaren 29an hasi zen gose-greba egiten Espainiara entregatua izateko beldur zelako. Hiru aste luze horietan jakirik probatu ez duenez, "oso ahul eta zorabiatuta" iritsi da Arriaga mugara, 'Gara.net'-ek jasotzen duenez.

Arriaga 1997. urteko azaroaren atxilotu zuten Orleansen (Frantzia) eta 1999. urtean zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Parisko Auzitegi Korrekzionalak "gaiztagin elkarteko kide izateagatik". Halaber, Frantzian bizitzeko eskubidea ukatu zion orduan epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.