Hezkuntza

Maria Eugenia Iparragirre izango da Kristau Eskolako zuzendari nagusia

Espainiako Senatuan EAJko senataria izandakoa da Iparragirre. Irakasle eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aholkulari ibilitakoa da.

Maria Eugenia Iparragirre. BRRIA
Irati Urdalleta Lete.
2022ko ekainaren 14a
16:08
Entzun

Kristau Eskolak badu zuzendari nagusi berria: Maria Eugenia Iparragirrek (Irun, Gipuzkoa, 1968) hartuko du Mikel Ormazabalek utzitako kargua. Aurrez politikan ibilitakoa da Iparragirre: EAJko zinegotzia izan zen Irungo Udalean, baita EAJko senataria ere Espainiako Senatuan. Irungo alarde baztertzailearen alde aritu izan da.

Politikan ez ezik, hezkuntzan ere lan egindakoa da. Esperientzia du irakasle lanetan, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko aholkularia izandakoa ere bada. Ikasketak ere ikastetxe erlijiosoetan egin ditu: Irungo El Pilar Compañia de Marian egon zen lehenengo, eta Donostiako Elizbarrutiko Irakasle Eskolan diplomatu zen gero. Gainera, Deustuko Unibertsitatean egin zituen graduondoko ikasketak —Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Publikoko programa—. Haren ibilbidea tarteko, Kristau Eskolak uste du aproposa dela zuzendari nagusi kargurako: «Zalantzarik gabe, oso ezaugarri garrantzitsuak ditu Kristau Eskolako Zuzendaritza Nagusia bere gain harturik izango dituen eginkizunak behar bezala betetzeko».

Irailean hartuko du Kristau Eskolaren buruzagitza, 125 ikastetxek, 7.000 hezitzailek eta 90.000 familiak osatutako sarea gidatzeko. Helburua finkatu dute: «Kristau Eskolak, Maria Eugenia Iparragirre Bempostaren zuzendaritzapean, euskal hezkuntza sistemaren kohesio sozialaren, bikaintasunaren eta ekitatearen alde bere esku dagoen guztian laguntzen jarraituko du».

Ikusi gehiago:Jaurlaritzak 10,5 milioi euro jarriko ditu itunpeko eskoletako irakasle taldea mantentzeko eta gaztetzeko

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.