Senide batek eman zuen abisua, denbora zeramala bikote batekin harremanetan jarri ezinik. Gasteizko suhiltzaileak eta udaltzainak joan ziren abisatu zieten bikote horren etxera, Voluntaria Entrega kaleko 63. atarira. Indarrez bota zuten atea, eta senar-emazteak hilotz aurkitu zituzten bertan. 2013ko maiatzaren 8a zen, baina gorpuak usteltzen hasiak zeuden, eta egunak zeramatzaten hilik.
Ikusi gehiago
Lurrean botata aurkitu zituzten gorpuak, eta inguruan labana bat zuten. Emakumeak Maria Angeles Moran Morgado zuen izena, eta 53 urte zituen; senarra Agustin Gaspar Vinagre deitzen zen, eta 61 urte zituen. Ertzaintzak eta epaitegiak kasua beren gain hartuta, autopsiak egin zizkieten gorpuei, eta ikerketak ondorioztatu zuen gizonak emakumea hil zuela aurrena, eta gero bere buruaz beste egin zuela.
Ez zuten epaiketarik egin, hiltzaileak bere buruaz beste egin zuelako. Artxibatu egin zuten.