Mikel Torres sozialista Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu izendatu dutenez, Portugaleteko alkatetza (Bizkaia) utzi beharko du. Torresen lekukoa Mari Jose Blancok hartuko duela baieztatu du gaur, Radio Euskadin. Torres 2008tik izan da Portugaleteko alkate, eta Blanco alkateorde izan da azken urteetan. PSE-EEko Portugaleteko taldeak erabaki du Blanco izendatzea Torresen ordezko. PSE-EEk gehiengo osoa du Portugaleten, eta bihar egingo dute kargu aldaketarako ekitaldia, udaletxean, ezohiko batzarrean.
Blanco zuzenbidean lizentziatua da, eta Bizkaiko PSE-EEko Berdintasun idazkaria. Torresek azpimarratu du Portugaleteko lehen alkate emakumezkoa izango dela.