Irudia. Iruñea
Maravillas Lambertok plaza bat du
«Ezin dugu ahantzi, ezin dugu barkatu, baina ekitaldi honek bake pixka bat ekarriko du gure bihotzetara». Josefina Lamberto, 1936an indar frankistek Larragan (Nafarroa) bortxatu eta hil zuten Maravillas Lamberto neska gaztearen ahizpa, hala solastatu zen atzo Iruñeko Lezkairu auzoan, hango plaza bati Maravillas Lamberto izena jartzeko egin zuten ekitaldian. Joseba Asiron alkatea han izan zen; memoria historikoarekin lotutako jarduera guztien garrantzia nabarmendu zuen. 13.000 metro koadro ditu Lezkairuko plaza berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu