Manuel Lekuona saria jaso du Iñaki Martinez de Lunak

Bere ibilbidean euskal kulturaren alde egindako lana aitortzen dion saria jaso du soziolinguista arabarrak.

(ID_17129272912405) Iñaki Martinez de Luna, Manuel Lekuona saria jasotzen, Gasteizen
Iñaki Martinez de Luna eta Ana Urkiza, atzo, Gasteizen. ALEA
Arabako Alea
2024ko apirilaren 12a
15:00
Entzun

Erakundeetako ordezkaritza zabal batek zein euskalgintzako erakunde ugaritako ordezkariek babestuta, Iñaki Martinez de Lunak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen atzo, Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko lehendakari Abel Ariznabarretak epaimahaiaren erabakia irakurri ondoren, Eusko Ikaskuntzako Ana Urkiza lehendakariaren eskutik jaso zuen euskal kulturaren alde egindako lana aitortzen dion saria. Urkizaren hitzetan «begirada zabaleko intelektual bat, hizkuntza-egitateaz ikuskera integrala duena» da Martinez de Luna; «gaur egungo euskal soziolinguistikako eragile nagusietako bat» eta «hizkuntzaren alorreko lider eta bultzatzaile bat».

Albiste osoa irakurgai Arabako Alea-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.