Bateragune auzian Espainiako Auzitegi Gorenak eman duen epaiaren aurka protesta egiteko manifestaziora deitu du Arnaldo Askatu herri ekimenak. Elgoibarren izango da manifestazioa (Gipuzkoa), Arnaldo Otegiren jaioterrian, larunbatean, 17.00etan, eta Elgoibarko plaza nagusitik abiatuko da. Arnaldo Askatu Politika Askatu! eta Euskal Herriak politika egiteko eskubidea leloak izango ditu manifestazioak.
Prentsa ohar baten bidez, Arnaldo Askatu herri taldeak salatu du Auzitgi Gorenak eman berri duen epaiak ez duela «inolako zentzurik», eta bake prozesuaren aurkako «eraso zuzena» dela azpimarratu du. Horregatik deitu du Elgoibarko plaza betetzera.
Manifestaziora deitu dute Elgoibarren, larunbaterako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu