EAJren aurka egin zuten atzo PSE-EEk eta PPk, manifestaziora joatea erabaki izanagatik. Sorturen «hipokresia» kritikatu zuen, eta hari «laguntzera» joatea egotzi zion PSE-EEk EAJri, «azken terrorismo arrastoekin» bukatzeko inplikazio gehiago eskatu beharrean. «Sozialistok beti defendatu ditugu giza eskubideak».
PPko Arantza Quirogak, berriz, «akats handitzat» jo zuen jeltzaleek gainontzeko alderdiekin bat egitea, eta esan zuen «interesagatik» elkartu direla «Euskadiri min gehien egin diotenak» eta «Eusko Jaurlaritza ordezkatzen dutenak». «Garrantzitsuena ez da proiektu soberanista edo presoak, baizik eta gizartearen askatasun osoa, balore demokratikoak, errespetua eta tolerantzia».
Manifestazioaren eta EAJren aurka jo dute PSE-EEk eta PPk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu