Manifestazioa eginen dute Zaldibarren

Agerraldia, atzo. RAUL BOGAJO / FOKU.
2022ko otsailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EIBAR. Otsailaren 6an, igandearekin, bi urte beteko dira Zaldibarko (Bizkaia) zabortegia amildu zenetik. Urteurrena dela eta, Aldaketaldiak, Ekologistak Martxan elkarteak, Larreko Mahaiak eta Zaldibar Argitu plataformak prentsaurrekoa egin dute Eibarren. «Ez dugu zigorgabetasun gehiago nahi. Ekintzak nahi ditugu, eta ez soilik hitz hutsak», adierazi dute agerraldian. Aldarriak ozentzeko, manifestaziora deitu dute iganderako: 12:00etan hasiko dute martxa, Ermuko plazan. Ondotik, 13:00etan, ekitaldi berezia eginen dute.

2020ko hondamendian gertatutakoa ekarri dute gogora prentsaurrekoan. Zaldibar Argitu plataformak zehaztapena egin du, hamaikagarrenez: «Eitzagan hil ziren Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Eitzagan geratu zen Beltran, betirako. Ez zen istripua izan, hilketa baizik». Halaber, plataformak azpimarratu du Soraluze eta Beltran ez direla izan biktima bakarrak: «Eitzagako biztanleak izan ziren, hildakoen ostean, kaltetuenak», azaldu dute. Zabortegiaren amiltzeak eragindako kutsadura dela eta, osasun azterketak galdegin zituzten bizilagunek, baina Jaurlaritzak eta udalak ukatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.