Irun (Gipuzkoa) eta Iruñea lotzen dituen N-121-A errepidearen egoera hizpide izaten ari da urte hasieran, urtarrilean bi gazte auto istripu batean hil ondoren. 2010az geroztik, 33 lagun hil dira errepide horretan, Nafarroako zatian. Hamarkada hasi zenetik, gainera, ia urtero handitu da ezbeharren ondorioz hildakoen kopurua. Gaur, manifestazio jendetsua egin dute, «berehalako konponbideak» eskatzeko, Segurtasuna, gure lehentasuna lelopean. Trafikoa eten dute errei batean, protesta egiteko, Beratik (Nafarroa) abiatu, eta herriko irteerara arte.
Bortzirietako herritar ugari elkartu dira protestan, eta herrietako alkateak manifestazioaren lehen lerroan joan dira. Askotariko jendea elkartu da, adin guztietakoa, zarataka, «Aski da, konponbidea!» oihuka.
Hainbat kamioi eta auto geldirik egon dira manifestazioak iraun bitartean. Berako bigarren irteerara ailegatuta, buelta eman du manifestazioak.
Berako tunelean da #N121A-ko egoera konpontzeko eskatzeko manifestazioa @berria jendea zarataka, soluzio eske pic.twitter.com/sAgZPS9s5l
— Maddi Ane (@mtxoperena) February 28, 2020