Gorka Maneiro UPDren lehendakarigaiak adierazi duenez, krisi ekonomikoari eta langabeziari irtenbidea emateko neurrietan «eragiten» saiatuko da Eusko Legebiltzarrean lortu duen eserlekuan. Azaldu du horixe izango dela bere eginbehar nagusia, baina ez bakarra. Asan du asmoa duela «alternatiba konstituzionalista defendatzen jarraitzeko» lanari eusteko.
Izan ere, Maneiroren ustez, bere alderdiak emaitza onak jaso dituen arren, «oso berri txarra» utzi dute hauteskunde emaitzek Eusko Legebiltzarraren osaerari dagokionez. Alderdi abertzaleek jaso duten nagusitasuna da UPDkoaren ezkortasunaren arrazoia. Horren aurrean «alternatiba konstituzionalistaren alde» lan egiteko premia sekula baino handiagoa dela uste du, eta hala egingo duela agindu du: «Badakigu EAJ eta Bilduren artean 75 legebiltzarkidetatik 48 dituztela, baina guk aurpegia ematen jarraituko dugu. Ez diegu muzin egingo oso argi ditugun ideiei».
Jaurlaritzaren osaerari dagokionez, halere, EAJk PSEren babesa jasoko duen ustea azaldu du, eta bakarrik gobernatuko duela bestela. «Ez dut uste hasieratik Bildurekin akordioa egiteko abenturan murgilduko denik».
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Balorazioak
Maneirok dio saiatuko dela krisiari aurre egiteko moduan «eragiten»
Legebiltzarraren osaera «txarra» dela dio, baina ziurtatu du UPDk «aurpegia ematen» jarraituko duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu