Maitiaren ustez, Akitaniak ez du dirua emendatu behar lurralde kontratuan

maddi ane txoperena iribarren
Baiona
2015eko irailaren 16a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herriko lurralde kontratuari buruz bilkura erabakigarriak eginen dituzte aste honetan Akitania, Pirinio Atlantiko, Frantziako Gobernu eta Euskal Kulturaren Aldeko Herriarteko Sindikatuaren artean. Atzo arratsaldean aztertu behar zuten euskararen atala, eta bilera aitzin zenbait azalpen eman zituen Frantxua Maitia EEPko lehendakariak. Haren arabera, ez dagokio Akitaniari euskararentzako dirua emendatzea: «Herriek eta herri elkargoek eman beharko lukete gehiago». Azaldu duenez, Akitaniak «bertze molde batez» laguntzen ahal du euskara, adibidez, irakasleentzako prestakuntzak eskainiz. Ez du zehaztu nola gauzatuko duten hori.

Hautetsien Kontseiluak, alta, EEPren aurrekontua bikoizteko eskatu du behin eta berriro, eta ohartarazi du Akitaniaren parte hartzea ere beharrezkoa dela. Egindako azkeneko bilkuran, erraterako, hitzarmena ez izenpetzeko prest agertu zen. Atzokoaren ondoriorik ez zuten plazaratu edizio hau ixterako.

Azken bilkura, bihar

Euskararena ez ezik, bertze hainbat gai ere jorratuko dituzte lurralde kontratuari buruzko azken negoziazio bileran, bihar. Hitzarmena urrian izenpetzea espero dute, baina ikusteko dago ados jarriko ote diren. Anartean, urriaren 24rako euskararen eta lurralde elkargoaren aldeko manifestaziora deitua dute Euskal Konfederazioak eta Batera-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.