Maite Araluzek jarraituko du AVTren presidente izaten, botoen %99 lortuta

2020ko irailaren 20a
00:00
Entzun
MADRIL. Maite Araluzek AVT biktimen elkartearen presidente izaten jarraituko du, botoen %99 eskuratuta. Zuzendaritza batzordeko gainerako lau kideak ere mantendu egingo dituzte. AVT ordezkatzen segitzeko arrazoia azaldu du Araluzek: «Behar duten terrorismoaren biktima guztiei laguntza integrala eta zehatza ematen jarraitzeko, profesionaltasunetik, maitasunetik eta ulermenetik, eta terrorismoaren erabateko porrota defendatzeko gure borroka publikoarekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.