Maite Araluze izango da AVT ETAren biktimen elkarteko presidente berria

2018ko apirilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. ETAren indarkeria pairatutako Alfonso Sanchez guardia zibil ohia ordezkatuko du Maite Araluzek AVT biktimen elkarteko presidente karguan. «Datozen asteetan» izango da hori. ETAk 1976an hildako Juan Mari Araluze Gipuzkoako ahaldun nagusiaren alaba da Maite Araluze. AVTko idazkari nagusia da egun. Atzo jakinarazi zuten Sanchez ordezkatuko duela, Efe eta Europa Press berri agentzien lana saritzeko eginiko ekitaldi batean, Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.