Eusko Alkartasuna

Maiorga Ramirezek helegitea aurkeztu du bere hautagaitza baliogabetzearen aurka

EAko Hauteskundeen Antolaketa Batzordearen erabakia "surreralistatzat " jo du, baina oraindik krisiari "irtenbide demokratikoa" emateko "garaiz" daudela deritzo

Maiorga Ramirez, ostiralean, Iruñeko egoitzan abalak aurkeztu zituenean. IñIGO URIZ
joxerra senar
2019ko urriaren 16a
17:16
Entzun

Astelehenean helegitea aurkeztuko zuela iragarri zuen, eta jada eman du pausoa: bere hautagaitza baliogabetu zion batzordearen aurrean jarri du errekurtsoa. Maiorga Ramirezen arabera, "itxaropenaren errekurtsoa" da berea, eta aldarrikatu du Eusko Alkartasunako afiliatuen gehiengo handi bat krisiari irtenbide bat ematearen aldekoa dela.

Astelehen arratsean Hauteskundeen Antolaketa Batzordeak atzera bota zituen Ramirezen eta Juan Luis Cristobalen hautagaitzak. Ramirezen kasuan, argudiatu zuen lurralde bakoitzean gutxienez bost abal aurkezteko helburua ez zuela bete, eta aurkeztutako abalen artean 21 irregularrak direla. Modu horretan, uneotan Eva Blanco da idazkari nagusi izateko hautagai bakarra.

Ramirezek adierazi du erabaki hori "erabat kaltegarria eta tristea" dela, alderdian uneotan mahai gainean diren bi ereduen artean hautatzeko eskubidea ukatzen zaielako EAko afiliatuei.

Bihar BERRIAk elkarrizketa argitaratuko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.