Maiatzean epaituko dituzte Solabarria, Salegi eta Ernaiko zazpi kide, Madrilen

2015eko martxoaren 12a
00:00
Entzun
MADRIL. Maiatzaren 28an eta 29an epaituko dituzte, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Periko Solabarria, Iraitz Salegi Topatu.info-ko kazetaria eta Ernai gazte erakundeko zazpi kide (Irati Sienra, Gotzon Elizburu, Maialen Etxebarria, Mikel Button, Aitor Anda, Garazi Mugertza eta Mikel Moreno), 2013ko Gazte Danbada jaialdian «terrorismoa» goratu zutelakoan. Gazte Danbadaren egunean Xabier Lopez Peña euskal presoa hil zen, eta Ernaik Espainiako eta Frantziako estatuen «salbuespen neurriak» salatu zituen. 18 eta 24 hilabete arteko kartzela zigorra eskatu dute fiskaltzak eta akusazio partikularrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.