Gaur goizean ezohiko osoko bilkura egin du Bidania-Goiazko Udalak eta gai bakarra izan dute hizpide: Juan Inazio Zinkunegi (Ibiri) alkatearen aurkako zentsura mozioa. Eztabaidarako tartean bakoitzak gaiaren ikuspuntua adierazi ondoren, bozkatu egin dute eta aurrera egin du zentsura mozioak: alde bozkatu dute mozioa aurkeztu duten Ibiri taldeko lau zinegotziek; kontra, alkateak; eta abstenitu egin dira Garai Berriak taldeko bi zinegotziak.
Hori horrela, aurrerantzean Ibiri taldeko Maialen Irazusta Sarasola izango da Bidania-Goiazko alkate berria.