Madrilgo ospitale batera eraman dute Ibon Iparragirre
MADRIL. Joan den astean eztula hasi, eta asteburuan okerrera egin dio euskal presoari. Alcala Meco espetxeko medikuak aginduta, atzo erietxera eraman zuten horren eraginez. Hiesa du Ibon Iparragirrek, C3 estadioan, eta joan den urtean ere ospitaleratu zuten kartzelatik, pneumonia harrapatu zuelako. Iparra Galdu Baik plataformak berriro eskatu du presoa aske uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu