Ipar Euskal Herriko bi militante epaituak izanen dira urtarrilean Madrilen, beste 33 kiderekin batera, Batasuna, EAE-ANV eta EHAKren aurkako auzian. Epaiketak «oinarri politikoak» dituela salatu dute Haizpea Abrisketa eta Aurore Martin auzipetuek, eta akusazioak ekinbide publikoak direla.
Gainera, ekinbide batzuk Hego Euskal Herriko eremutik kanpokoak direla nabarmendu dute biek. Martini, 2006an Baionan egindako prentsaurreko batean parte hartzea leporatzen diote, eta Abrisketari, 2007an Bruselan emandako prentsaurreko batean egotea. «Iparraldean egindako lan politikoagatik epaituak izanen gara Madrilen».
Martinek azaldu du Madrilek bere aurkako euroagindua eskatu zuenean «frantses eremuan egindako ekinbideak baliogabetzeko» eskatu zuela Frantziak, baina nabarmendu du Espainiak ez duela onartu Frantziako Estatuaren eskaera.
Madrilen Iparraldeko «lan politikoa» ere epaituko dela salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu