Madrilek erabaki du tximino baztangaren aurkako txertoaren dosi txikiagoak jartzea

Orain arteko dosi bera emango diete immunoeskasia daukatenei, haurdun daudenei eta umeei

Tximino baztangaren aurkako txertoa, artxiboko irudi batean.
2022ko abuztuaren 22a
17:56
Entzun

Espainiako Osasun Publikoaren Batzordeak erabaki du tximino baztangaren aurkako txertoaren dosi txikiagoa emango dietela oro har herritarrei. EMA Sendagaien Europako Agentziaren irizpideari jarraituz hartu dute erabakia, hark joan den ostiralean baimendu baitzuen dosi txikiagoa eman ahal izatea. Haurdun dauden emakumeak, immunoeskasia duten pertsonak eta umeak dira salbuespena: egungo dosi bera jarriko diete horiei.

Orain arte, 0,5 mililitroko dosia ematen zieten herritarrei; aurrerantzean, berriz, 0,1 mililitrokoa izango da. Egin dituzten kalkuluen arabera, orain arteko dosiak halako lau jarri ahal izango dituzte horrela. Berez, bi dosi jarri behar zizkieten, batetik bestera 28 eguneko tartea utzita. Alabaina, txerto gutxiegi egon direnez, bakarra jartzen zieten. Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak ostiralean jakinarazi zuenez, estrategia berriarekin bi dosiak ipiniko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.