Espainiako Espetxeetako Instituzioek Ainhoa Gartzia Montero euskal presoa (EPPK) gerturatu dute Euskal Herrira: Murtzia II espetxetik, Topaskora (Salamanca, Espainia). Hala ere, Etxerat elkarteak bezala erreferentzia Altsasu (Nafarroa) hartuta, 410 kilometrora dago preso. Sakabanaketa bukatzeko eskatu du Etxerat-ek, ohar batean. Hernanikoa (Gipuzkoa) da Gartzia. Murtzia II-ko espetxean zegoen euskal preso emakume bakarra zen. Topasen beste bat dago: Josune Arriaga Martinez.
Duela hamahiru hilabete Espainiako Gobernuan PSOE dagoenetik, euskal presoen 29. gerturatzea izan da harena. Joan den astean, Madrilek Ekaitz Samaniego Curiel EPPK-ko kidea Murtziako kartzelatik Zuerakora (Zaragoza) hurbildu zuen.