Lurrikaren biktimei laguntzeko elikagai bilketa
Zaporeak erakundeak Sirian bizi eta lurrikararen biktima izan diren errefuxiatuentzako elikagai bilketa egingo du larunbatean. Gasteizen, Marianistak ikastetxean egingo dute, eta Donostian, San Martin azokan, 09:00etatik 15:00etara; Iruñean, La Morean eta Matesako aparkalekuan izango da, 10:00etatik 14:00etara. Bilbon, Deustuko Unibertsitatean egingo dute janari bilketa, eta otsailaren 10etik 20ra luzatuko da. Beste hiri eta herri batzuetan ere egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu