Lurrama azoka, okupazioari amaiera emateko

Laborariak Arbonako lur okupatuan, uztailean. GUILLAUME FAUVEAU.
2021eko irailaren 15a
00:00
Entzun
ARBONA. Lurrama laborantza herrikoi eta iraunkorraren azokarekin bukaera eman nahi diote Arbonako (Lapurdi) laborantza lurren eta etxebizitzaren okupazioari, urriaren 24an. Ekainean hasi zuten okupazioa,laborantza lur horien salmenta «espekulatiboa» salatzeko. Geroztik, salmenta oztopatzea lortu dute. Isabelle Capdeville Lurzaindiko kideak erran du «helmuga» bat behar zutela, eta horregatik deliberatu dutela Lurramarekin bururatzea okupazioa. Adierazi duenez, gorabeherak gertatuz gero «gauzak aldatzen ahal» dira, «erabakiak ez baitira behin betikoak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.