Irudia. Goizueta

Lurdes Huiziri omenaldia

GARAZI LOIARTE.
2020ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Goizuetako herritarrek eta suhiltzaile boluntarioek omenaldia egin zioten atzo, 20:00etan, Lurdes Huizi Perurenari. Boluntarioetakoa zen bera ere, eta Berriako lankidea. Herenegun hil zen, 61 urterekin, eta bere sorlekuan esker ona agertu zioten Huiziri berari eta haren senideei. Txalo jotzen aritu ziren etxean itxita dauden herrikideak, eta suhiltzaile boluntarioak plazan elkartu ziren. Bertso bat kantatu zioten han, eta sirenak piztu zituzten, eta Huiziren senideei lore sortak eman zizkieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.