Lukas Agirre gogoratu dute haren familiak eta lagunek Hernanin

24 urteko mutila hilda topatu zuen Ertzaintzak iaz, Eguberri eguneko goizean, Donostian.

Lukas Agirre gogoratzeko kontzentrazioa
Lukas Agirre gogoratzeko kontzentrazioa gaur, Hernanin. JON URBE / FOKU
2023ko abenduaren 29a
20:00
Entzun

Lukas Agirre gogoratu dute haren senideek eta lagunek gaur, Hernanin (Gipuzkoa). Joan den urteko abenduan labankadaz hil zuten gaztea, Donostian. Elkarretaratzea 19:00etan egin dute, Gudarien plazan, herriko udaletxearen aurrean. Gaztearen lagunek pankarta bat prestatu dute, «Lukas beti gurekin. Justizia nahi dugu. Maite Zaitugu» esaldiarekin. Haren amak, berriz, jasotako babes guztia eskertu du. Gaurkoa izan da gaztea oroitzeko antolatutako bigarren ekitaldia, joan den urteko abenduaren 30ean azkeneko agurra eman baitzioten bertze ekitaldi jendetsu batean.

24 urteko mutila hilda topatu zuen Ertzaintzak Eguberri eguneko goizean, Donostian. Poliziak 06:20 aldera izan zuen erasoaren berri, eta Okendo plazan aurkitu zuen gaztea, Victoria Cafe diskotekatik gertu. Sastakadak zituen lepoan eta gorputzaren beste zenbait ataletan. Larrialdi zerbitzuak saiatu ziren hura suspertzen, baina ez zuten lortu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.