Lujan, Zamora eta Bernal, Aldaketaren hautagaiak senaturako

Erredakzioa
Iruñea
2015eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernura aldaketa ekarri duten lau indar politikoek —Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak— Espainiako Senaturako hautagaitza bateratua aurkeztu zuten atzo: Aldaketa. Zerrendan joango diren hautagaiak ere baieztatu zituzten: Ana Lujan (Geroa Bai), Patxi Zamora (EH Bildu) eta Iñaki Bernal (Ezkerra). Ahal Dugu-koek onartu dute hautagaiak gainerako indar politikoen artean banatzea, senatari bat badutelako, Idoia Villanueva, parlamentuak aukeratutakoa. «Aldaketa da Nafarroako aldaketaren ahotsa Madrilen entzuteko bermea», esan zuen Zamorak.

PPrekin akordioa egin ondoren, UPNk ere jakinarazi du zein izango diren bere hautagaiak: Iñigo Alli —zerrendaburu— eta Carlos Salvador kongresurako, eta Pachi Yanguas senaturako.

PSEren zerrendaburuak

Bestalde, PSEk Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoako hautagaien zerrenda aurkeztu du Donostiako Miramar jauregian. Odon Elorza izango da Kongresurako zerrendaburua eta zerrenda osatuko dute Rafaela Romero, Isaac Palencia, Lourdes Acevedo, Miguel Angel Paez eta Juana Fernandezek. Senaturako zerrendaburua Miren Gallastegi izango da, eta, harekin batera, Lucio Hernando eta Maria Luisa Garcia Gurrutxaga joango dira. PSEk espero du Gipuzkoatik gutxienez bi diputatu eta senatari bat lortzea bozetan —legealdi honetan diputatu bat izan du, baina senataririk ez—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.