Luis Roncero eta Anartz Aranbarri, Euskal Herrira

2023ko otsailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Luis Roncero eta Anartz Aranbarri iheslari ohiak Euskal Herrira itzuli dira, Etxeratek jakinarazi duenez. Roncero gasteiztarra da, eta urtarrilean itzuli zen etxera. Aranbarri, berriz, ondarroarra da (Bizkaia). Hura Venezuelatik iritsi da, eta asteartean geratu zen aske, Espainiako Auzitegi Nazionalak ebatzita ez dagoela haren aurkako auzirik. Egun hemezortzi erbesteratu eta bost deportatu daude Euskal Herrira itzuli gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.