Itaia emazteen antolakunde sozialistak salatu du mutiko batek neska bat bortxatu zuela Luhusoko (Lapurdi) bestetan. Indarkeria matxistari aurre egin lelopean, elkarretaratzea eginen dute bihar, 16:00etan, Luhusoko herriko plazan.
Agorrilaren 14tik 18ra iragan ziren Luhusoko bestak, baina gaur eman dute salaketaren berri. Luhusoko Oneski besta komiteak ere zabaldu du Itaiaren deialdia.