Lozak esan du Guardia Zibilak Euskal Herrian jarraituko duela

Hispanitatearen Egunaren harira, Herri Eskolak antolatu ditu IAk; AEMk, berriz, manifestazioa egin du Iruñean

2018ko urriaren 13a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espainiak Hispanitatearen Eguna ospatu zuen atzo, eta, horren harira, Jesus Loza Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak Guardia Zibilaren «ahalegina» eskertu zuen Gasteizen. Lozak ohartarazi zuen Guardia Zibilak «bakea eta elkarbizitza bermatzeko lanean» jarraituko duela Euskal Herrian. Jose Luis Arasti Nafarroarako ordezkariak ere polizien lana goretsi zuen Iruñean.

Hego Euskal Herrian jaiegun ofiziala izan bazen ere, ospakizun horren aurkako hainbat mobilizazio egin ziren. Ikasle Abertzaleek, esaterako, eskolara joateko deia egin zuten, eta Herri Eskolak antolatu zituzten hainbat herritan. Hispanitate egunari intsumisioa lelopean, hitzaldiak, eztabaidak, proiekzioak, auzolanak eta bestelako ekintzak antolatu zituzten. Gasteizen, esaterako, Euskal Selekzioak eta Venezuelak Gasteizen futbol partida jokatzen zuela baliatuta, herri eskola guztiek bat egin zuten Askapenak eta euskal zaleek deitutako mobilizazioekin.

Iruñean, berriz, manifestazioa antolatu zuen AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak. Alde hemendik! Indar okupatzaileakkanpora leloa hartuta egin zuten protesta ehunka lagunek. Euskal Herria «bakean» uzteko eta euskal herritaren aurkako«jazarpena» amaitzeko eskatu zuten manifestazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.