Bizkai aldean, «kontrolpean» da herenegun Balmasedan piztu zen sutea, Bizkaiko Aldundiko mendi zerbitzuek adierazi dutenez. Haizea eta lur lehorraren ondorioz zabaldu da sua. Ehun suhiltzaile eta basozain inguru gau osoan aritu dira lanean, eta sua kontrolatu dute. Goizaldean zakar antzera zirauen haizeak, baina ez atzo bezain beste —arratsalderako baretu egingo da—.
Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak baieztatu du egoera «egonkortuta» dagoela: «Perimetroa kontrolpean dago, eta sutea ez da gehiago zabalduko». Dena dela, jada bostehun hektareatik gora kiskali ditu suteak, lehen kalkuluen arabera. Gainera, ez du baztertu jada eragindako perimetroaren barruan «han eta hemen» garrak berriro piztea. Besteak beste, bi baserri kaltetu ditu suteak. Horietako bat hutsik zegoen; bestean, berriz, bai bizi zirela zenbait lagun. «[Baserria] Ez da bertan bizitzeko moduan; etxebizitza galdu dute».
Oraindik aurki da suaren jatorria baieztatzeko. Erkorekak azaldu duenez, Ertzaintza eta beste hainbat «jo eta ke» dabiltza sutea piztu izanaren arrazoiak eta arrastoak bilatzen. «Ez dugu ezer aurreratuko, goizegi delako».
Arabako mugatik gertu dagoen baso batean piztu zen sua, Arbalitzan. Gutxienez hamabi familia ebakuatu behar izan zituzten, eta Balmasedako kiroldegia prestatu zuten lagun horiek artatzeko. Gaur goizerako, familia guztiak itzuli ahal izan dira haien etxebizitzetara, bat izan ezik.
Bart gauean 77 suhiltzaile aritu dira lanean, hamasei kamioirekin, Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera. Basozainekin eta beste hainbatekin batera, ehun lagun inguruko taldea aritu da. Burgosko probintziara ere iritsi da sutea (Espainia). Bizkaiarekin mugakide diren Bortedo eta Antuñano herrietako biztanleak ere ebakuatu egin dituzte. Orain, begiak Burgos alderantz dira, hango fokuak baita arrisku handien. Jaurlaritzak baliabide materialak eta pertsonalak bidali ditu hara; hain zuzen, 50 suhiltzaile inguru dira lanean, bart gaueko taldearen erdia.
Imágenes dotación de #Bomberos en trayecto a su lugar de trabajo en el frente #Balmaseda
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) October 23, 2022
Balmasedako sute frentean lan egiteko emandako lekura heltzen garbatutako irudiak #Suhiltzaileakpic.twitter.com/n9iyMJSwwH
Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, gauean 77 suhiltzaile aritu dira lanean, hamasei kamioirekin. Eusko Jaurlaritzak Baso Suteen Arriskuagatiko Larrialdietako Plan Berezia 1 fasera igo du. Gaur, euskal kostaldean alerta horia ezarrita dago, baso suteen arriskuagatik. Bizkaiko Suhiltzaileen arabera, «arrisku oso handiko beste egun bat» da aurretik dena.
Sutearen ondorioz, BI-636 errepidea itxi behar izan dute Zalla eta Balmaseda artean, baita A-624 errepidea ere, Artziniega parean, Burgosekin mugan.
Atzo, gainera, Putxeren jaiak ospatzekoak ziren Balmasedan. Eguerdia baino lehen, ordea, kea herrigunera heldu zen, eta bertan behera utzi behar izan zituzten festak.
@BomberosBizkaiapic.twitter.com/1FfpeyfQ2e
— Óscar Miranda Ruiz (@oscar_miranda) October 23, 2022