Lorentxa Gimon preso eria aske utziko dute gaur
BAIONA. Lorentxa Gimon preso angeluarra gaur aterako da Roazhongo espetxetik (Bretainia), Parisko Dei Auzitegiaren ebazpenaren arabera. Larriki eri da Gimon, eta azken hilabeteotan hiru aldiz ospitaleratua izan da. Eritasunari baldintza hobeetan aurre egin ahal izateko askatuko dute, eta ez du gailu elektronikorik eraman beharrik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu