Soslaia. Rafael Bengoa

Lopezen taldetik Obamarenera

Garikoitz Goikoetxea.
2012ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Funtziotan segitzen du Eusko Jaurlaritzan, baina lantoki berria aurkitu du Rafael Bengoak (Bilbo, 1952): Patxi Lopezen taldeko ibilbidea amaituta, Barack Obamarenera joango da, aholkulari gisa, AEB Ameriketako Estatu Batuetara. Osasun erreforma nola egin aztertzeko talde batean arituko da. Osasun sailburu aritu den urteetan bereziki gogoan izan duen esparru bat landuko du: gaixo kronikoena. Finean, horretan espezializatu da: OME Osasunerako Mundu Erakundean Osasun Sistemen zuzendari izan zen. Patxi Lopez lehendakariak agurra egin dio sarean: «Profesional handi bat darama Obamak, etorkizuna ikusteko gaitasun berezia duena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.