Lopez Uralde Elkarrekin Podemosekin aurkeztuko da, Equo hala ez joanda ere

2019ko irailaren 26a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Juantxo Lopez Uralde Elkarrekin Podemos koalizioarekin aurkeztuko da berriro Espainiako Gorteetarako azaroaren 10eko hauteskundeetan, baita haren alderdi Equok Iñigo Errejonen hautagaitzarekin batera joatea erabakitzen badu ere. Equon egiten ari diren kontsulta kritikatu du, «taktizismo hutsa» delakoan. Joan den apirileko Kongresurako hauteskundeetan Arabatik aulkia lortu zuen Lopez Uraldek. Equo 2014tik ari da Podemosekin lankidetzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.