Lopez de Luzuriaga presoa Martutenera eraman dute
GASTEIZ. Gotzone Lopez de Luzuriaga euskal presoa Valladolidetik Martuteneko espetxera eraman zuten astelehenean, AAMk jakinarazi duenez. 2007an bularreko minbizia diagnostikatu zioten, eta ebakuntza egin ostean erradioterapia tratamendua jarri zioten. Poliziarekin izandako arazoak direla eta, tratamendua ezin izan du normal egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu