Udal eta foru hauteskundeak

Lopez de Arroiabe, ahaldungai

2023ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Foru bozetan EAJk lortu zuen boto gehien Araban, eta EH Bildu izan zen bigarren indarra. Eva Lopez de Arroiabe EH Bilduren bozeramaileak adierazi du Araban bi gehiengo osa daitezkeela, «subiranista eta progresista», eta bi aukerak EH Bilduren inguruan artikulatzen direla. Hori dela eta, iragarri du Arabako ahaldun nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko duela inbestidura saioan.

Araban osatu daitezkeen gehiengoez mintzatu da Lopez de Arroiabe: «Ez dezagun ahaztu Araban beste gehiengo batzuk osa daitezkeela: gehiengo subiranista, eta baita ezkerreko gehiengoa ere. Bi aukera horiek EH Bilduren inguruan ardazten dira. Eta hori hala izanik, ahaldun nagusi izateko nire hautagaitza aurkeztea erabaki dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.