LAUDIO. Iratxe Lopez Aberasturi izango da Arabako EAren koordindatzailea. Ekainean eginiko kongresu nazionalean Pello Urizar idazkari nagusiari eta bere taldeari lehiatu zitzaion talde kritikoko kide da. Atzoko lurralde batzarrean Urizarren taldeko Antxon Belakorturi nagusitu zitzaion, zortzi botoren aldea aterata (70-62). Patxi Martinez de Albeniz ordezkatuko du karguan. EAk Udalbiltzako zuzendaritzan daukan ordezkaria —lehendakariordea— da Lopez de Aberasturi.
Hortaz, bost lurralde zuzendaritzetatik hiru sektore kritikoak zuzenduko ditu: Miren Aranoak Nafarroakoa, Mikel Goenagak Gipuzkoakoa eta Lopez de Aberasturik Arabakoa. Ildo ofizialak Bizkaikoa eta Ipar Euskal Herrikoa: Iker Rahonak eta Miren Urreiztietak.
Ekainean bi ildoek azkeneko unean akordio politikoa lortu zuten —EH Bilduren egitura berriarekiko desadostasunak agertu zituzten aurrez—, baina norberak bere hautagaitza aurkeztu zuen. Urizar gailendu zen, 14 botoren aldearekin, eta bere taldekoak sartu ziren zuzendaritzan. Lurraldeetako bost koordinatzaileak sartuko dira orain.
Lopez de Aberasturi izango da EAko koordinatzailea Araban
Urizarren taldearekin kritikoa da; lurraldeetako bost zuzendaritzetatik hiru sektore horrek zuzenduko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu