Atxiloketak

Lonsen atxilotutako lau lagunak espetxeratu dituzte

Joan den asteartean Pauetik hurbil, Lonsen, atxilotutako ustezko lau etakideek atzo deklaratu zuten Parisen Laurence Levert epailearen aurrean, eta laurak espetxeratzeko agindua eman du jujeak. Hain zuzen ere, Gorka Palacios Fleury-Merogisen sartu dute, eta Jon Rubenach, Mikel Almandoz eta IƱigo Vallejo, berriz, Fresnesen. Poliziaren esku "tratu zuzena" jaso dutela deklaratu dute laurek.

2003ko abenduaren 12a
19:28
Entzun
Talde armatuko kide izatea, armak eta agiri faltsuak izatea, eta lehergaiei buruzko legedia urratzea leporatu die epaileak.

Arrestatzea "oso gogorra" izan zela deklaratu dute laurek, baina poliziaetxeetan "tratu zuzena" jaso dutela.

Astearteako operazio horren aurretik, atzo zortzi, Ibon Fernadez Iradi 'Susper' , Patxi Abad eta Garazi Aldana atxilotu zituen Frantziako Poliziak Mont de Marsanen (Landesetan) ETAko kide direlakoan. Poliziaren esku "tratu basatia" jasan zutela salatu zuten Fernandez Iradik eta Abadek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.