Lodosako (Nafarroa) txakurtegi baten arduraduna ikertzen ari da Foruzaingoa, animaliei jazartzea egotzita. Txakurtegi baten arduraduna da, eta higiene eta osasun baldintza oso txarretan zituen 35 txakur. Horietako bost hilda zeuden, eta beste bost, oso larri. Gainerakoak elikatu, txertatu eta desparasitatu gabe zituen.
Uztailean abiatu zen Foruzaingoaren ikerketa, pertsona batek txakurtegiko animalien egoeraz ohartarazi zienean. Txakurtegira joan zirenean ikusi zuten txakur horien egoera makurra.
Animaliak erreskatatu dituzte, eta Lizarrako (Nafarroa) epaile baten esku dago ikerketa.