LODOSA.Urtebete iraun du prozesuak, eta uztailaren 7ko Lodosako udalbatzan berretsi zen erabakia, Loiu eta PSN udal taldeen babesarekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin. Herriko kale izenak euskaraz ere jarriko dituzte, eta, horretarako, herriko 78 kaleren, etorbideren eta plazaren 154 plaka aldatuko dituzte.
Kaleen izenak egoki euskaratzeko, Euskarabidearen eta Euskaltzaindiaren laguntza izan dute. Herriko 78 kaleren, plazaren eta etorbideren izenak Tracasara eta INE estatistika erakundera igorri dira, ofizialtasuna lortzeko. Errigorak 8.600 euro jarri ditu prozesua finantzatzeko, eta Lourdes San Martin alkateak eskerrak eman zizkion laguntzagatik. Sartagudaren ondotik, Estellerriko Erriberan kale izenak euskaratzen dituen bigarren herria da Lodosa. Lodosa Bizirik plataformak, Nafarroa Aurrera-k eta euskararen alde aritzen diren mugimenduek Porrusalda izeneko plataforma handiagoa osatzen dute, eta hark bide hori hartzera bultzatu nahi ditu inguruko herriak ere.
Lodosako kale izenak ele bitan jarri dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu